Friedrich de la Motte Fouqué
Friedrich Heinrich Karl de la Motte, Fouqué baroia (Brandenburg an der Havel, 1777ko otsailaren 12a - Berlin, 1843ko urtarrilaren 23a) alemaniar Erromantizismoaren idazlea izan zen.Prusian jaio zen higanot frantziar jatorriko militar familia batean. Halleko ikasketak utzi eta armadan sartu zen eta 1794ko Rhingo Kanpainan esku hartu zuen. Ondoren, literaturan aritu zen nagusiki. August Wilhelm Schlegelek eragina izan zuen bere poesian eta lehen liburua argitaratu zion.
1808ko ''Sigurd der Schlangentöter, ein Heldenspiel'' lanean Nibelungoen kanta dramatizatzen saiatu zen lehen aldiz, eta Richard Wagnerren lanean eragina izan zuen.
1813an armadara itzuli zen Napoleonen aurka Prusiako armadarekin borrokatzeko.
Eleberri erromantikoak eta antzezlanak argitaratzen jarraitu zuen. ''Undine'' izan zen garrantzitsuena, beldurrezko generoko idazleak inspiratu zituena. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6Argitaratua 1910Beste egile batzuk: “...Fouqué, Friedrich de LaMotte...”
Sailkapena: G 345Liburua