Daniel Libeskind

Daniel Libeskind (Łódź, Polonia, 1946ko maiatzaren 12a) arkitekto, artista eta diseinatzaile estatubatuarra da. Bere familia judu poloniarra da. 1989an, Nina emaztearekin, "Studio Daniel Libeskind" sortu zuen.

Besteak beste, bere eraikinen artean daude Berlingo Museo Judua, Alemanian, Denverreko arte museoa, Estatu Batuetan, Imperial War Museum North Salford Quaysen, Ingalaterran, Royal Ontario Museum, Canadan, Felix Nussbaum Haus Osnabrücken, Alemanian, Danimarkako Museo Judua, Kopenhagen eta Wohl Centre Ramat-Ganen, Israelen.

Bere lanen artean zenbait etxebizitza proiektu daude. Libeskinden lana mundu osoko erakusketa geletan agertu izan da, haien artean New Yorkeko Arte Moderno Museoan, Bauhaus artxiboan, Chicagoko Arte Institutoan eta Pariseko Pompidou Museoan.

2003ko, Otsailaren, 27an, Libeskindek, New Yorkeko World Trade Center berreraiketaren arkitektura txapelketa irabazi zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Libeskind, Daniel', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: S 1945
    Liburu kapitulua
  2. 2
    Sailkapena: S 7553
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali